Euskal zinemaren uzta
Ostrial honetan iritsiko da zinemetara Sara Fantova bilbotarraren lehen film luzea, ‘Jone, batzuetan’, eta esan daiteke datozen hilabetetako euskarazko uztaren hasierari emango dion pelikula izango dela.
73. Zinemaldian parte hartuko duten Euskal Herriko filmen zerrenda esaterako ederra eta nahiko oparoa da. Denera, euskarazko 20 ekoizpen inguru daude egitarauan, baina bereziki estreinaldiak nabarmenduko ditut.
Urrezko Maskorraren lehian Jose Mari Goenagaren eta Aitor Arregiren ‘Maspalomas’ izango da, euskarazko film bakarra. Sail Ofizialean emango dituzte Asier Altunaren 'Karmele' eta Koldo Almandozen ‘Zeru ahoak’ telesaila, proiekzio berezi moduan. Zuzendari Berriak sailean, aldiz, Irati Gorostidik ‘Aro berria’ estreinatuko du bere lehen film luzea. Eta Zabaltegi-Tabakalera sailean ikusiko da lehen aldiz Lur Olaizolaren ‘Bariazioak’ film laburra.
Zinemiran, beste hiru euskal film estreinatuko dituzte: Inge Mendioroz Ibañezen “Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako”; Jesus Mari Lazkanoren ‘Natura Fugit’; eta Mikelatxo Urbiren ‘Arg(h)itzen: Torturaz argi hitz egiten, tortura argitzen’.
Tartean, aurtengo beste izenburu esanguratsu batzuk, lau klasikoen zaharberritzea eta txikientzako emanaldiak.
Zinemaldia amaitzean iritsiko dira beste euskal izenburu batzuk, pantaila txikian tarteko; ikasturte berriko euskal fikzioaren ortzi-muga nahiko argitsua izango dela dirudi.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos

El obispo de Gasteiz sobre las víctimas del 3 de Marzo: «Hay tensión, son de cáscara amarga»

Herri Norte rechaza las agresiones sexuales e instituciones piden que se aclaren los hechos

