
Astelehen honetan abiatu dute Laudioko Maderas de Llodio enpresako langileek greba mugagabea. Aurreko astean bi greba egun egin ostean iragarri zuten irailaren 22 honetatik aurrera greba mugagabea hasiko zutela, zuzendaritzak egin nahi dituen 39 kaleratzeak ekidin asmoz.
09:00etan elkarretaratzea egin dute lantegi aurrean eta datozen egunetarako ere hainbat mobilizazio iragarri dituzte. Egunero piketeak antolatuko dituzte 05:30ean, 13:30ean eta 21:30ean, asteazkenean eskualdeko komiteekin eginen dute elkarretaratzea eta ostegunean manifestazioa deitu dute eguerdian, lantegitik herriko plazaraino, non beste elkarretaratze bat eginen duten.
Gaur da Maderas de Llodioko langileen greba mugagabearen lehen eguna, @garnicaplywood -ek egin nahi dituen 39 kaleratzeen aurka
— Aiaraldeko Greba Batzordea (@AiaraldeaGreba) September 22, 2025
Animatu pikete eta mobilizazioetara! Aiaraldea defenda dezagun! ✊✊✊ pic.twitter.com/CFlMHlq2N8
Eskualdeak pairatzen duen egoera gogora ekarri dute gogora azken egunetan. Izan ere, enpresak produkzioaren % 40 beste lantegi batzuetara eramateko asmoa iragarri du. Honen aurrean, erakundeak «geldirik» egon direla ere salatu dute.
Egoeraren aurrean, greba mugagabea deitzeko hautua hartu zuten, lanpostuak eta enpresaren etorkizuna defendatzeko asmotan. «Batzordearen eta langileen erabakia aho batekoa da: Maderas de Llodion ez dago inor soberan. Gure aldarrikapena argia da; ez dugu onartuko lanposturik suntsitzea, ezta gure lan baldintzak prekarizatzea ere», adierazi zuen enpresa batzordeak aurreko astean.

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
