
Lau eta Erdiko txapelketako kanporaketetan eta final-laurdenetako ligaxkan material aukeraketak partidaren egun berean egin izan dira aurtengo edizioan, baina behin finalerdiak iritsita, astean zehar egingo dituzte, araudia aldatu arte egiten zen bezalaxe.
Astearte honetan Joseba Ezkurdia eta Javier Zabalak Gasteizeko Ogueta pilotalekuan aukeratu dituzte larunbateko partidarako pilotak, eta ostegunean, Donostiako Atano III.ean, Jokin Altuna eta Peio Etxeberriaren txanda izango da. Azken hauek igandean jokatuko dute euren neurketa.
Gasteizeko partidari dagokionez, gogoratu behar da Ezkurdiak tanto bakarra behar zuela Peio Etxeberriaren aurka txartela eskuratzeko eta, nahiz eta arazorik gabe lortu, mina hartu zuen eskumuturrean eta astelehenean egin zioten erresonantzien zain jarraitzen du arbizuarrak. Minarekin jarraitzen du oraindik ere. %100ean ez badago ere, jokatzeko prest egongo dela berretsi du.
«Espero dut ezer larririk ez izatea. Oaindik mina daukat, baina hiru egunetan gutxiagora joan da eta baikor naiz. Ezin izan dut entrenatu. Larunbatean Logroñon izan nintzen masajea hartzen. Orain asmoa daukat takoak jarri eta pixka bat peloteatu ea zer sentsazio ditudan ikusteko. Ea entrenatzeko aukera dudan eta eskumuturrak uzten nauen», onartu du nafarrak Oguetan.
Zabala, «gustura»
Bestalde, Zabalak finalerdietarako sailkapena lortu zuen Altuna III.aren lesioarengatik. Amezketarrak ezin izan zuen ligaxkako azken jardunaldiko lehia jokatu eta, araudiaren arabera, Zabalak 22-0 irabazi zuen, multzoko lehen postua bereganatuz gainera.
Beraz, partida bat gutxiago jokatuta iritsiko da errioxarra hitzordu garrantzitsu honetara. Hala ere, onartu du «ondo» etorri zaiola atseden aste hau eskuetarako. «Atzo hona etorri nintzen, entrenamendu on bat egin nuen, ostiralean ere kantxan egiteko aukera izan nuen, eta lasai geratu naiz. Lasai entrenatzeko gogotsu nengoen», aitortu du errioxarrak.
Ezkurdiaren minaren aurrean, Zabala ez da fio. «Aurkaria bere onenean ez dagoelako irabaziko duzula uste baduzu, galtzeko guztiak dituzu. Gure onena ematen saiatuko gara 22ra iristeko», adierazi du astearte honetako material aukeraketan.
Eta materiala, hain zuzen ere, ez dirudi aitzakia izango denik. Bi pilotariak gustura geratu dira aukeratutakoarekin.

Plante de EH Bildu y C-Z a la Medalla de Oro a M. Torres por sus vínculos con Israel

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena
