
Sitgesen aurkeztu ostean Alberto Gastesi zinemagile donostiarrak ‘Singular’ estreinatuko du zinemetan. Adimen artifizialaren mugak eta giza dolua ardatz dituen zientzia-fikziozko thriller berezia da. Zuzentzen duen bigarren film luze honetako protagonistak Patricia Lopez Arnaiz, Javier Rey eta Miguel Iriarte dira.
Semea hil zenetik hamabi urtera, Dianak eta Martinek lakuko etxe zaharrera asteburu baterako itzultzea erabaki dute. Diana adimen artifizialean aditua da (EHUn lan egiten du), eta Martinek aldiz lanbidea utzi zuen zibilizaziotik at bizitzeko. Hildako semearen antza duen gazte misteriotsu bat agertu da etxean, eta antzinako sekretuak eta susmo berriak azaldu dira. Familiaren iraganaren baitan egon liteke etorkizun bat izatea.
Gidoia eta idazketa prozesua
Urteak zeramatzaten Gastesik eta Alex Merinok ‘Singular’ filmaren ideia garatzen, eta filma gauzatu den unean adimen artifizialak eta teknologiak, oro har, inoiz baino pisu handiagoa hartu dute gizartean.
«Film labur batzuen ideiatatik dator, eta guztien baturatik sortu da istorioa, Alex Merinok eta biok idatzi duguna. Generoaren kodeetan oinarritu gara hasieratik, baina alderdi ludikoak garraiatzen du kontakizuna, baita egitura bera ere. Generoarekin geure erara jolastu nahi izan dugu, eta filmaren erditik aurrera guztia hankaz gora jarri, amaieran zientzia-fikzio filosofikoago eta poetikoago bat egiteko». Eta erantsi du: «idazketa-prozesuan zerbait oso polita dago; ideia hasieratik hor bazegoen ere, gizartea eta testuingurua asko aldatu dira urte hauetan guztietan: ChatGPT eta halakoak sortu dira. Horregatik uste dugu film hau unerik egokienean iritsi dela, adimen artifizialen gaia gizartean pil-pilean dagoen unean.»
Zuzendariaren hitzetan: «Adimen artifiziala uste baino askoz lehenago iritsi da gure bizitzetara, etorkizunarekin lotzen dugun beste edozerekin askotan gertatzen den bezala. Thriller honen azpian zientzia-fikzioa ageri da, baina ez da irudian ageri begiradan baizik. Ordezkagarriak al gara? Gure pelikularen bihotzean taupaka dagoen galdera nagusia da».

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da

Xabi Iraola 32 urteko igeldoarra proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokorra izateko

