
Larunbatean, hilaren 6an, surflari bat hil zen Donibane Lohizunen, ‘Sud Ouest’ atariak igande honetan bertan jakitera eman duenez. Surflari talde batek ikusi zuen 28 urteko gaztea eta hura laguntzera joan baziren ere, ezin izan zuten suspertu eta itota hil zen.
Lekukoen arabera, olatu batek jo zuen gaztea eta surf egiteko erabiltzen duten gunetik aldendu zuen. Izan ere, larunbatean 4 metrotik gorako olatuak zeuden Donibane Lohizuneko uretan eta bertan zeuden surflarien arabera, arriskutsua zen uretan ibiltzea.
Arratsaldeko 16.00ak aldera jazo zen ezbeharra, Lafitenia surf gunean, Donibane Lohizunen. Inguruan zeuden gainontzeko surflariek azkar esku hartu zuten, gaztea olatu batek kolpatu zuela ikusi bezain pronto juan baitziren haren bila, eta bihotz-biriketako gelditze egoeran aurkitu zuten. Erreanimatzeko saiakerak egin bazituzten ere, ez zuten lortu 28 urteko surflaria suspertzea eta bertan hil zen.
Sud Ouestek igande honetan argitaratutako informazioaren arabera, litekeena da gaztea olatu batek kolpatu eta konorterik gabe utzi izana. Hori dela eta hil omen zen gaztea itota, inguruko surflariek hura salbatu ezinda. Hala ere, azpimarratu dute ez dela argitaratu zehazki zer dela eta hil zen surflaria, balitekeelako beste arrazoi batzuk tarteko konortea galdu izana ere.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Euskal musikaren sektoreak kezkaz begiratzen dio makrokontzertuen gorakadari

Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos

«Rotundo rechazo» de EH Bildu, Elkarrekin y PSE a la presencia de Desokupacyl en Zornotza
