
San Mamesen Athleticek eta PSGk jokatutako Txapeldunen Ligako partiduaren aurretik, bi kalejira masibo eta alai izan dira Bilboko kaleetan. Zale paristarren kalejira Ertzaintzako agenteek inguratu dute (guztira 650 agente mobilizatu dituzte partidu honetarako), eta horrela iritsi da San Mamesera Guggenheim Museoaren inguruetatik. Geroago, Athleticeko zaleen kalejira abiatu da Moyua plazatik, eta estadioraino heldu da burrunba handiarekin.
Oraingoan ez da karga polizialik egon, duela urte eta erdi PSGk Anoetan jokatu zuenean gertatu bezala; zenbait lagun zauritu zituzten kargetan orduko hartan, guztien artean larrien Amaya Zabarte.
Bilboko erdigunetik igarotzean, zale paristarrek (2.500 inguru guztira) bengalak atera dituzte, euren taldearen aldeko etengabeko animo kantuen artean; 'Puta Bilbao' oihuak ere egin dituzte.
Ez da inolako erantzunik egon, ez herritarren ez polizien partetik; horrenbestez, aldez aurretik nagusitutako psikosia gorabehera, ez da arazo aipagarririk izan. Zale paristarrak 19.30ak aldera sartu dira katedralaren barrura.
Ordu batzuk lehenago, Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi du Ertzaintzak «bengalak, makilak, aizto bat eta beste objektu arriskutsu batzuk» kendu dizkiela PSGko zaleei gaur goizean, Irunen, kontrol batean.
Bestalde, Athleticeko zaleek taldeari babesa agertu diote kontzentratu ohi den Moyua plazako ohiko hoteletik irtetean, piroteknia ugari eta guzti.
Tifoa eta mosaikoa
Partidaren aurreko eszenografia ere ikusgarria izan da: tifo erraldoi bat egin dute zaleek euskal lurraldeen armarriekin, bai eta mosaiko ikusgarri bat ere aldagelen irteeraren aurrez aurre 'Goazen Athletic' leloarekin.
Aurretik, Robe Iniestaren zenbait abesti entzun dira megafoniatik, ordu batzuk lehenago hildako musikariaren oroimenez; denboraldi luzeak egin zituen Bizkaian Iniestak, zehazki, Lezaman.

Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

