NAIZ

Xabier Goienetxea errenteriarra aske geratu da zigor guztia bete ondoren

Xabier Goienetxea Iragorri errenteriarra aske geratu da zigor osoa bete ondoren, Etxeraten arabera. 2015eko uztailean atxilotu zuten Ortzaizen ETAren armagabetzearen kontrako operazio batean. 2023ko azaroan baldintzapeko askatasuna onartu zion Parisko Zigorren Aplikaziorako Auzitegiak.

Nafarroa Behereko Ortzaizen atxilotu zuen Xabier Goienetxea 2015eko uztailean.
Nafarroa Behereko Ortzaizen atxilotu zuen Xabier Goienetxea 2015eko uztailean. (Patxi BELTZAITZ)

Xabier Goienetxea Iragorri errenteriarra aske geratu da zigor osoa bate ostean, Etxeratek jakitera eman duenez.

Goinetxea 2015eko uztailean atxilotu zuten Ortzaizen eta aske geratu da hamar urteren ondoren.

2023ko azaroan baldintzapeko askatasuna onartu zioten, Lannemezango espetxean zelarik, Parisko Zigorren Aplikaziorako Auzitegiak harturiko erabakiaren ondoren.

ETAren armagabetzearekin loturik

ETAren armagabetzeari begirako lanetan atxilotu zuten Goienetxea Nafarroa Behereko Ortzaiz herrian, Iñaki Retarekin batera. Polizia frantsesak eta Guardia Zibil espainolak elkarlanean burutu zuten operazioa.

Biak atzeman zituzten etxearen jabeak, Meff Mateo eta Terexa Lekunberri, ordu batzuk geroago hartu zituzten atxilo eta bi egun beranduago Grazi Etxebehere ere atxilotu zuten Ortzaizen bertan. Mateo, Lekunberri eta Etxebehere aske utzi zituzten denbora gutxira. Reta eta Goienetxea, berriz, espetxeratu zituzten eta 2018ko abenduan epaitu zituzten Parisen, Etxebehererekin batera.

Epaiketa horretan, atxilotuek bake prozesuarekin adierazitako konpromisoa agerian gelditu zute. Armagabetzeari egin zioten ekarpena ere nabarmendu zuten Parisko epaiketan.

2022ko azaroan Goienetxearen bikote Ihintza Bidartek istripua jasan zuen Lannemezango espetxetik bisita egiteagatik itzultzen zenean. Ez zuen zauririk izan, baina kotxeak kalteak izan zituen.