
EH Bilduk, EAJk, PSEk eta Elkarrekin Arabak osatzen duten Arabako Batzar Nagusietako gehiengoak Francisco Franco diktadoreari eta Emilio Mola jeneral kolpistari ohorezko tituluak kentzeko foru araua aurkeztu dute gaur.
1936an, indarrean zegoen Errepublikaren eta legeriaren aurkako Estatu kolpearen ondoren gerra hasi zenean, Francisco Franco eta Emilio Mola «Probintziaren Aita» izendatzeko prozesua hasi zen. Kondekorazio horri «Ohorezko Diputatu Nagusi» titulua gehitu zitzaion diktadorearen kasuan. Beraz, gaur aurkeztutako ekimenaren helburua da «anomalia bat behingoz zuzentzea». Eva Lopez de Arroyabe EH Bilduko bozeramailearen hitzetan, «anomalia horrek erakusten du ez zela inoiz benetan hautsi frankismoarekin».
Modu honetan, EAEko memoria historikoari buruzko legea beteko da. Lege horrek debekatu egiten du askatasunak urratzeari lotutako merezimenduengatik emandako ohoreak bere horretan mantentzea.
Batzar Nagusietako lau alderdiek azaroan sinatu eta onartutako mozioa betetzeari erantzuten dio proposamen arauemaile honek. Hala ere, helburu hori aspalditik lortu nahi zen. 1999an, EAk gaia mahai gainean jarri zuen eta Franco eta Molari titulu horiek ematen zizkieten akordio eta adierazpen guztiak baliogabetzea proposatu zuen. Ordutik, eta 2025era arte, Arabako Batzar Nagusiek hainbat aldiz adierazi dute faxistei ohoreak kentzeko borondatea. Orain, azkenik, behin betiko egingo dute, foru ganberak duen maila handieneko tresnarekin, hau da, horretara bideratutako Foru Arau esklusibo batekin.
Batzarkideen %80ren sostengua
Nabarmendu behar da ekimen honek lau alderdiren zigilua duela, ganberako batzarkideen %80 baino gehiago ordezkatzen dutenak; beraz, Arabako Aldundiak dagokion txostena egin ondoren, Batzar Nagusietan onartuko da. EH Bilduren ustez, arau hau albiste ona da, «azkenean legea betetzen duelako eta diktadura frankistak errepresaliatutako pertsonen memoria historikoa errespetatzen duelako».
«Egia da 47 urte berandu iritsi dela», adierazi du Lopez de Arroyabek, «baina egia da, halaber, indar erreakzionarioek maila globalean aurrera egiten duten testuinguru batean, lortutako akordio zabalari esker, mezu bat bidaltzen diogula Arabako gizarteari: autoritarismoaren urratsak geldiarazteko, herri honen iragan beltzaren lotura guztiak hautsi eta agenda demokratizatzaile batean aurrera egiteko garaia da».
Sarien erregistroa
Horrez gain, EH Bilduk galdera batzuk erregistratu ditu, Arabako Aldundiak erregimen frankistan emandako dominen, sarien, aitortzen eta ohorezko izendapenen erregistroa noiz egingo duen jakiteko. Lopez de Arroyabek adierazi duenez, «frankismoa diktadorearengandik askoz haratago joan zen erregimena izan zen», eta EH Bilduk uste du «ideologia frankistagatik pertsonei edo garai hartako erregimenarekin harremana edota lankidetza izan zutenei emandako izendapen guztiak garbitu behar direla».

Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza
