
Gure Eskuk II. Konferentzia Subiranista egin du gaur goizean, Bilboko Bizkaia Aretoan, ‘Burujabetza eta naziogintza lehian XXI. mendean’ izenburupean. Burujabetzaren eta nazioaren ideien inguruan hausnartu dute hainbat adituk.
Estitxu Garai Bizkaiko Campuseko eta Komunikaziorako errektoreordeak bertaratuei harrera egin ondoren, lehen mahai-inguruari heldu diote, ‘Abagunearen analisia. Kazetarien begirada’ izenburupean, munduko eta Euskal Herriko egoera politikoa aztertu dute Jurdan Arretxe, Maite Ubiria eta Jon Olano kazetariek, Ane Urkiri NAIZeko zuzendariaren gidaritzapean. Ondoren, Zelai Nikolas legelari eta Gure Eskuko zuzendaritzako kideak elkarrizketa egin dio Xavier Antich Omnium Culturaleko lehendakariari.
Konferentziaren azken blokeak ‘Nazioaren, estatuaren itzulera. Subiranotasunaren aldaerak’ izan du izenburu, eta frantziar eta espainiar Estatuetako eta Euskal Herriko errealitateei erreparatu die. Pili Kaltzada kazetariak dinamizatu du saioa.
Malen Dominguez soziologo eta Telesforo Monzon eLab-eko kideak hartu du hitza lehendabizi, azken Naziometroaren hainbat datu mahai gainean jartzeko. Besteak beste, euskal herritarren %56k bere inguruan jarrera erreakzionarioen gorakada nabaritu duela azaldu du. Halaber, aditzera eman duenez, atzerritarrek dituzten eskubideak gehiegizkoak iruditzen zaizkio jendartearen zati geroz eta handiago bati.
Ildo beretik, generoarekin eta feminismoarekin lotutako aldarrikapenak «gehiegizkoak» direla uste dutenen kopuruak gora egin du, nahiz eta egokitzat jotzen dituztenak galdekatutakoen % 43,4 diren.
Vicent Florrek azaldu du espainiar nazioak espainiar nazionalismoa duela oinarri eta, «nazio-estatu guztiek bezala, bizirautea» duela helburu.
Dominguezen ondoren, Vicent Flor soziologian doktore eta soziologia politiko eta kulturaleko ikerlariak hartu du hitza, espainiar nazionalismoaz aritzeko. Azaldu du espainiar nazioak espainiar nazionalismoa duela oinarri eta, «nazio-estatu guztiek bezala, bizirautea» duela helburu. Hori dela eta, adierazi du izaera hori ezbaian jartzen duten krisiak daudenean, era honetako estatuek, biziraupena «eskubideen eta demokraziaren gainetik» jartzen dutela.
Azaldu du espainiar nazionalismoak, ideologia moduan, eskubideak ukatzen dizkiela beste batzuei, hala nola, euskal herritarrei. Horren adibide gisa jarri du espainiar Estatuko biztanleriaren % 88,6k uste duela gaztelera espainiar identitatearen funtsa dela eta, gehiengo bati, ez zaiola «zibikoa» iruditzen katalanek eta euskaldunek beren hizkuntza aldarrikatzea.
Kaltzadak horretaz galdetuta, Florrek erantzun du espainiar naziogintza aldatu daitekeela, teorian, baina ez duela praktikan horrelakorik jazoko denik uste. Gaineratu du maiz nazio bat txikia izatea ezaugarri negatibotzat hartzen bada ere, kontuan hartu behar dela, oro har, nazio txikietan bizitza kalitate hobea izaten dela.
Michel Cahenen txanda izan da, ostean. Historialaria eta Frantziako CNRSko ikerkuntza-zuzendari emeritua da eta nazio frantziarraren inguruan hitz egin du. Azaldu duenez, nazio kontzeptuak badu klase osagaia: «Lurralde batean bizi diren pertsonak gaizki sentitzen badira, nazioa ez da inklusiboa». Horregatik, garrantzitsua iruditzen zaio ezkerrak nazio kontuei heltzea, ez daitezen eskumaren esku geratu.
Izan ere, aipatu du maiz gertatzen dela jendarteak Estatua zapaltzaile gisa identifikatzen badu ere, nolabaiteko atxikimendua sortzen duela harekiko, erreprimitzen duen Estatu berak ematen dielako eskola publikoa, gizarte segurantza eta bestelako zerbitzu batzuk.
Nagore Calvok nabarmendu du Erresuma Batuan naziogintza desberdinen arteko harremanak normaltasun handiagoarekin tratatzen direla.
Nagore Calvo doktoreak euskal naziogintza izan du hizpide, Erresuma Batuan arlo horretan duten egoerarekin alderatuz. Izan ere, Calvo King’s College Londoneko irakasle titularra da. Azaldu du Euskal Herriko subiranismoak proiektu koherente bat garatu behar duela eta kontuan hartu behar duela gure herriko sare asoziatiboa.
Horrela, adierazi du Espainiako zein beste Estatu batzuetako naziogintza guztietan bezala, Euskal Herrian ere garatzen ari dela proiektu «autoritario eta arrazista» bat. Horren adierazgarri moduan jarri du Donostiako alkatea atxilotuen nazionalitatea argitaratzearen alde agertu izana.
Erresuma Batuko egoeraz, adierazi du bertan naziogintza desberdinen arteko harremanak normaltasun handiagoarekin tratatzen direla. Adibide gisa jarri ditu kirol arloan nazio ligak egitea eta normaltasunez ospatzea nazio horien garaipenak.
Konferentziarekin bukatzeko, Josu Etxaburu Gure Eskuko bozeramaileak, hizlari eta parte-hartzaile guztiei eskerrak eman ondoren, itxaropenerako deia zabaldu du: «Euskal herritarrok burujabetza behar dugu, gure hizkuntza eta kultura babesteko eta sustatzeko».

Solicitan testimonios de personas que pudieron ver a Josu Zabala ‘Basajaun’ con vida en Bilbo

Dos jóvenes condenados a 14 años de cárcel por violar a una chica inconsciente en Bilbo

ETA, porrazos proporcionales y un balón de playa: cierre de filas tras las cargas de El Sadar

Denuncian el derribo de un molino del siglo XVI en la localidad vizcaina de Berango

