NAIZ

Realaren ospakizuna, zuzenean NAIZ Irratian astelehen honetan

NAIZ Irratiko lankideak, Sevillan.
NAIZ Irratiko lankideak, Sevillan. (Imanol INTZIARTE)

Asteburuko lehen harreraren ostean astelehen honetan ospatuko dute zale txuri-urdinek Kopako garaipena eta NAIZ Irratian zuzenean jarraituko dugu programazio berezi batekin.

18.00etatik aurrera izango da ospakizun nagusia, Anoetatik abiatuko da taldea Kopa eskuan zaleekin garaipena elkarbanatzeko.

Bertara joan nahi duenak, honakoa da aurreikusitako ibilbidea: segizioa Madrilgo etorbidetik abiatuko da, ondoren Antso Jakitunaren etorbidea zeharkatuko dute eta Mendeurrenaren plazatik Urbieta kalea hartuko dute. Askatasunaren ibilbidea zeharkatu eta Okendo kaletik iritsiko dira Bulebarrera, eta handik udaletxeko terrazara. 19.00ak alderako espero da taldea iristea.

NAIZ Irratiak jarraipen berezia egingo du ospakizuna uhinen bidez ere jarraitu ahal izateko.