
Urte honen hasieran, urtarrilaren 29an, ‘Herritu’ ekimena aurkeztu zien Gure Eskuk euskal jendartearen eragile nagusiei. Azaldu zuenez, «norberaren euskal herritartasuna adierazteko tresna» den honek «euskal komunitatea trinkotzea helburu». Eta oinarrizko euskarria herritartasun hori adierazteko txartel bat da, Euskal Herriko armarria duen pin bat ere badu, eta dena karpeta batean bilduta.
Horrela, «karpeta eskuratzen duenak oinarrizko adierazpenarekin bat egingo du, zeinak jasotzen baitu Euskal Herria zazpi lurraldez osaturiko nazioa dela eta euskara duela berezko hizkuntza, euskal herritarrok guri dagozkigun gai guztiez libre eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea dugula eta, horrez gain, gaur egungo erronkei heltzeko burujabetza tresnak behar ditugula, eta herritar guztien eskubideak bermatu beharra dagoela Euskal Herrian bertan zein munduko beste edozein lekutan».
Larunbat honetan ‘Herritu Ekitaldia’ burutu du Gure Eskuk Gasteizen, Aiztogile kalearen sarreran. Bertan omendu dituzte «‘Herritu’-ren bihotza diren balioak ordezkatzen duten» zazpi pertsona eta eragile. Hala, omenaldian izan dira Iñaki Kerejazu, Zeledoia; Ruben Sanchez, militante euskaltzalea eta sortzailea; Amparo Lasheras, kazetari eta idazlea; Andoni Txasko, Martxoak 3 elkarteko kidea; eta Leire Garai, pilotaria. Etxerat eta Gasteiz Anitza ere omendu dituzte.

Investigan un posible suministro de drogas a 10 menores en un viaje de estudios de una ikastola

«Tras 50 años, en Montejurra sigue vigente la impunidad»

Líder del PRI pide a EEUU declarar «terrorista» a Morena evocando la ilegalización de Batasuna

La ‘cuadrilla’ recreada por Marta Garatea anunciará los Sanfermines 2026
