
ILGA elkarteak egin berri duen Rainbow Map delakoaren arabera -ortzadar mapa-, Estatu espainola da Europa mailan LGTBI+ kolektiboaren eskubideak gehien errespetatzen dituen herrialdea, lehen aldiz Malta atzean utzita. Hala ere, datu guztiak ez dira baikorrak. Estatu espainoleko Lesbiana, Gay, Trans, Bisexual, Intersexual eta gehiagoren Federazioak (FELGTBI+) zabaldu duenez, kolektiboko pertsonen %54 gorroto ekintza baten biktima izan dira noizbait.
Federazioak “Gorrotoaren Estatua 2026” deituriko txostena aurkeztu berri du. Emaitzak lortzeko, 800 elkarrizketa egin zituen urte hasieran. Horien arabera, jazarpena nabarmen handitu da 2024tik hona (%20tik %36ra), baita diskriminazioa (%23tik %29ra) eta erasoak ere (%7tik %22ra). Hala, LGTBI+ kolektiboko pertsonen erdiek baino gehiagok gorroto ekintzaren bat jasan dute, aurrez aurre zein online, eta %22 zuzeneko eraso fisikoaren biktima izan dira. .
Gorroto ekintzen biktima izan diren horien erdiek, gainera, azken bost urteetan hiru aldiz edo gehiagotan jasan dute halakorik; denboran zehar errepikatzen diren portaerak direla erakusten du horrek. «Gorrotoak zaurgarriagoak diren LGTBI+ pertsonei eragiten die modu gogorragoan, hala nola pertsona transgeneroei, gazteei, hezkuntza maila baxuagoa dutenei, diru-sarrera baxuagoak dituztenei edo bestelako intersekzionalitateak dituztenei, hala nola arraza-taldeei eta desgaitasuna dutenei», azaldu dute.
CSICeko ikerlari Laura Moralesek, txostena egiten parte hartu duenak, adierazi du emaitzek erakusten dutela gorrotoak «ondorio indibidual eta sozial handiak» dituela, LGTBI+ pertsonen egoera emozionalean eragiten baitu nabarmen, eta ohikoagoak dira horien artean depresio sintomak, antsietatea eta estresa, apatia, bakardadea, haserrea eta amorrua eta beldurra.
Datuak ikusita, Paula Iglesias FELGTBI+ erakundeko presidenteak aipatu du agerian gelditzen dela talde ahulen aurkako gorroto-hizkerari aurre egiteko estatu itun bat onartu beharra dagoela; «gorrotoa gora doanean babesak aurrerapauso handiak eman behar ditu, horrela bakarrik geldiaraziko baitugu egunero milaka pertsonak jasaten duten indarkeria». Iglesiasek delitu hauek Zigor Kodean egoki zehaztea eskatzen du, erantzuteko baliabide ekonomikoak izatea, eta Parlamentu osoak konpromisoak hartzea legea beteko dela ziurtatzeko. .
GUTXI SALATZEN DA
Ikerketan ikusi duten beste datu kezkagarri bat da gorroto ekintza bat jasan dutenen ia erdiek ez dutela salaketarik jartzen. Biktimen %15ek soilik jo zuten poliziarengana zuzenean, eta %41ek LGTBI+ erakunde batean aholkularitza eskatu zuten. Guztien artean, emakumeak, batez ere lesbianak, dira salaketa gutxien jartzen dituztenak. Era berean, salaketaren bat jarri zutenen %74k adierazi zuten esperientzia txarra izan zela. Inkestatuen erantzunen arabera, salaketa jarri dutenean artatu dituztenak «ez dira eraginkorrak eta ez dute nahikoa formakuntza izaten» halako kasuak kudeatzeko. vacantes en su web.
Horren aurrean, Estatu mailako kanpaina berri bat aurkeztu dute: “Spain needs to be different”; estatu itun bat onartzea eskatzen du, gorroto diskurtsoei aurre egiteko. «Gure kanpainak ahotsa eta botoa dutenek euren indarrak batzea eta gorroto olatu hau etetea nahi du», esan du federazioak. Zabaldu berri duen ikerketa honek erakusten du oraindik ere lan handia dagoela egiteko, eta ezin garela lasaitu eskubideez ari garenean, atzerapausorik ez emateko.

Bingen Zupiria justifica los porrazos de Loiu por «la agresión sufrida» por un agente

Fallece el profesor de EHU y activista Zesar Martínez

«El abuso de pantallas en niños no solo retrasa el habla, está generando discapacidad»

Exigen responsabilidades por la violenta carga de la Ertzaintza contra la hinchada del Alavés
