
Jende askorentzat, ezkontzea amets bat da, bizitza oso baten helburua beharbada. Modatik kanpo geratu da erritua, agian, baina familia bat sortzearen eta etxe propio bat izatearen kontzeptua ez da aldatu urteetan zehar.
Ikeak, altzarien multinazional aski ezagunak, dena ahalik eta errazen lortzeko ahalegina lehenesten du. Eta ondorioz, hori guztia elkartzea erabaki du. Txantxa dirudien arren –bitxia behintzat bada–, datorren ekainaren 27an, larunbatarekin, hamabost bikoteri ezkontza zibila ospatzeko aukera eman die bere bost dendatan: Malmö-n, Linköping-en, Jönköping-en, Uddevalla-n eta Karlstad-en.
Dirua aurreztea, batez ere
‘Fight Club’ filmearen pertsonaiak bezala (Edward Norton aktoreak haragitatzen zuena), Ikeak eta bere antzekoek gizarte modernoaren gainean nolabaiteko hipnosia eragiten dutela dirudi: etxe oso bat prezio merkean montatzeko eta desmontatzeko gaitasunak ere bai. Hurrengo armairu edota sofa lortzeko asmo hutsetik hezkontza bat egitera hel daitekeela sumatu omen du. Eta multinazionalak erritoa antolatzaileari ekin dio, dena gero eta zentzugabeagoa den aro honetan.
Hauek izango dira baldintzak: Ikeak ezkontza zibil ofizial bat eskainiko du eta gune berezia apaindu du horretarako, bere dendetan beti ere. Zeremoniaren ondoren, bikote berriak ‘bertako’ udako menu batekin ospatuko du eta enpresak opari berezia egingo die ezkonberriei. Menua betikoa izango dela dirudi; kroketak, albondigak mermeladarekin... gehi izozkia postre modura.
«Elkarren arteko ekintzaren bidez ezkontzaren kontzeptua birdefinitzea da asmoa, oroitzapenak sortzeko eszenatoki paregabea eskainiz, ezkontza tradizional batek eragiten dituen zorrak pilatu gabe», dio Martina Bjuveniusek
Ekimenak parte-hartzaile kopuru mugatua izango du: denda bakoitzak hiru ezkontza antolatuko ditu, guztira 15 bikoterentzat. Eta dena behar bezala izan dadin, ezkondu behar direnek Suediako legeak eskatzen duen ezkontza baimentzeko prozedura bete, beharrezko agiri guztiak aurkeztu eta bi lekuko agertarazi beharko dituzte.
Martina Bjuveniusek (Suediako Ikearen Barne Diseinu arduradunak) azaldu duenez, ekimenaren helburua «elkarren arteko ekintzaren bidez ezkontzaren kontzeptua birdefinitzea da, oroitzapenak sortzeko eszenatoki paregabea eskainiz, ezkontza tradizional batek eragiten dituen zorrak pilatu gabe». Dirua aurrezteko planteatzen da, beraz, mutinazionalak saldu ohi duenari helduz.
Momentuz, ‘esperimentu’ hori Suedian bakarrik probatuko da, ez da beste merkatuetarako iragarri. Dena den, ezkontza bezalako tradizio handiko ekimen bat sinplifikazio eta esperientzialismoaren logikaren arabera berrinterpreta daitekeenaren erakusle da, kontsumo-ekonomiaren sektore gehiagotan geroz eta indar gehiago hartzen duten joerak alegia.
Korrika eta presaka beteko den errito hori Las Vegasen egiten direnak baino askoz aspergarriagoa izango da, dudarik ez. Inor aztoratu gabe gertatuko da dena, jakina. Izan ere Ikeak dena ‘Ikearatzeko’ nahia du, baina inor ez du nahi... ikaratu.

Feministas de Errenteria critican el «patriarcado más rancio» ante los casos Maya y Xenpelar

Batalla para salvar el frontón que corona la sierra de Urbasa

Investigan a la iglesia Vida Nueva de Ziritza por tres denuncias de tortura

El oso del vídeo de Ezkaroze podría ser uno de los oseznos de Sorita y Claverina
