
Txikipedia, 8 eta 12 urte bitartekoentzako euskarazko entziklopedia libre eta kolaboratiboa da, eta 10.000 artikuluen langa gainditu du. Lorpen hori ospatzeko asmoz, hainbat berrikuntza egin eta aurkeztu dituzte. Berrikuntzak batik bat, erabiltzaileen esperientzia hobetzeko eta edukien antolaketa indartzeko dira.
Gau eta egun hazten ari den lan honek, pauso bat gehiago eman du eta Txikipediaren azala berritu du eduki dinamikoek protagonismo handiagoa hartuz. "Euskal Herriko historia 100 objektutan" atalak ere presentzia nabarmena izango duela azaldu dute.
Beste berrikuntza garrantzitsu bat, atari tematikoak sortzea izan da. Eskolara begira erabilgarriak izango diren gaien bidez ardaztu dute Txikipedia, adibidez, astronomia, bizia, Euskal Herria, edota historia bezalako ataletan banatu dituzte artikuluak.
Txikipedia ezagutu edo bertako edukiak bilatu nahi dituen orok bide ezberdinak topa ditzakete. Entziklopedia zuzenean bisita daiteke txikipedia.eus helbidean, edo euskarazko Wikipediaren azalean dagoen Txikipedia botoiaren bidez.
Mugarri izan dira 10.000 artikuluak, eta lorpen horrek euskarazko ezagutza librearen komunitatearen indarra azpimarratu duela aitortu dute, baita hazten eta berritzen jarraitzeko duen gaitasuna ere.

La ‘cabeza de Baco’ sustraída por un ex alto cargo del PNV llega 50 años después al museo Bibat

EHUko errektorearen aurka esandakoak zuzendu ditu Antxustegik (EAJ): «Hanka sartu nuen»

Una correctora corrobora que el sistema es «muy garantista» y se puede «sacar un cero y menos»

EH Bildu recortaría cuatro puntos al PNV en Bizkaia, según un sondeo foral
