Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandieta
Ainhoa Intxaurrandieta: «Joko politiko bat zela ikusita, ez nuen itxaropen handirik»

Espainiar Kontu Auzitegiak ontzat eman du Bilduk Aldundiko erauskailua gelditzeko hartu zuen erabakia. Bilduren aurreko Gobernuak diseinatu zuen azpiegitura gain dimentsionatuta zegoela ere ebatzi du. Modu honetan, Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkini, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko eta Aldundiko Ingurumen Saileko arduradun ohiei, arrazoia eman die. Intxaurrandieta elkarrizketatu dute Info7 irratian, non onartu egin duen «ikusita ez zela auzi juridiko bat, baizik eta joku politikoa», ez zuela itxaropen handirik.

Enpresak eta banketxeak kokatu ditu honen atzetik. «Lau urtetan frogatu egin genuen beste kudeaketa modu bat dagoela, herritarrei begira eta ez enpresa eta banketxeei begira». Aldiz, EAJ eta PSEk «elite ekonomiko batzuen alde gobernatzeko hautua hartu dutela» gaineratu du eta zentzu horretan kokatu du Zubietako erraustegia.

11 OCT. 2018
Loading...