Alex Txikonek agur esan dio Everesteri oraingoz. (@AlexTxikon)
Alex Txikon: «Gogorra da, agurrik ez Everesti, gero arte baizik»

Sekula inork egin gabeko desafioa jarri zion Txikonek bere buruari: Everest igotzea, neguan eta oxigenorik gabe. Eta gaur Info7 irratian elkarrizketatu dute. Abenduaren 25ean abiatu zen Katmandura. Lehenengo saiakeran elur jauzi bat pairatu zuen. «Nire bizitzako momentu txarrena izan da» esan du bizkaitarrak. Saiakera eta saiakera artaen Katamandura ere jeitsi behar izan zuen arazo burokratikoiei aurre egiteko, eta azkenean, asteartean, baldintza meteorologioak ematen ez zirela ikusita espedizioa igoera bertan behera utzi eta Euskal Herrira itzultzeko erabakia hartu zuen.  Hala ere, «gero arte» bat dela esan du, itzuliko dela.

09 MAR. 2017
Loading...