Amaia Izko: «Estrasburgen ebazpenak irakurketa eta ondorio orokorrak beharko lituzke izan»
21/10/2013
Loading player...
Estrasburgo

[Info7 irratia] Ines Del Rioren abokatu lanetan ari da Amaia Izko eta gaur Espainiako Estatuari aurre egiteko abiatutako bidean Estrasburgeko Auzitegiaren berrespena jaso dute. Ebazpena oinarri Ines Del Rioren askatasuna berehala eskatuko dutela iragarri du, ondorioak beste presoentzat ere ekarri beharko lituzkeela adierazi du; bakoitzarenean kasuz kasu erabaki beharko dutela auzitegiek baina ebazpenak ondorio eta irakurketa orokorra dakarrela. Izkoren arabera «Estatuak egin beharko lukeen irakurketa da gauza guztien aurretik presoen eskubideen errespetua» dagoela. Horregatik uste du «beste espetxe politika bat» abiatu beharko lukeela, «mendekuari eta atzera begikorari izan beharrean, aurrera begirakoa».