Asteburuko eguraldia Joxe Landaren eskutik
19/10/2012
Loading player...
Rain

Info7irratia. Aldaketa nabarmena izango du eguraldiak. Ipar-mendebaldeko erasoak giro kaskarra ekarriko digu. Euskal Herri osoa harrapatuko du, eta gehienbat kostaldea. Euria barra-barra, batez ere arratsaldean. Haizea asko zakartuko ez bada ere, tenperaturak beherantz egingo du, eta giroa dezente petralduko zaigu. Borraskaren muturrak zaplazteko hau luzatuko digu.

Bihar hodei zama lodia euria dariola, Gipuzkoan eta Nafarroan batez ere. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du, freskura dezentea mantenduz, baina gorantz abiatuko da termometroa. Euri giroa izango dugu egun osoan, eta zeru sabaia oraindik garbitu ezinik.