
Iraia Iturregi: «San Mamesen jaso genuen babesa ez dut titulu batengatik aldatzen»
[Info7 irratia] Egun gazi-gozoa izan zen atzokoa Athletikeko neskentzat, liga tituluak azken unean ihes egin die berriz. 29 astez lehen postuan izan ostean azken momentuan galdu dute txapelketa. Atzoko partidan ordea inoiz ikusi gabeko jendetza batu zen San Mamesen babesa adierazteko (ia 30.000 zale). Iraia Iturregik partida eta txapelketaren porrotak eragindako mina ez du ezkutatu, baina Katedralean bizitakoa izugarria izan zela nabarmendu du.
06 MAI 2013
Loading...




