Mosaiko 6ak NaizIrratia
M8, kateak hausten

«Mugitzen ez denak ez ditu bere kateak sentitzen» idatzi zuen Rosa Luxenburgok. Esaldi hori abiapuntu eta martxoak 8ko greba feministari begira, hainbat emakumeren testigantzak bildu ditugu.

Erreportaje honetan parte hartu dute: Jule Goikoetxea aktibista feminista, Amaia Zufia Bilgune Feministako kidea, Armelle Etxenike eta Ainhoa Dubran Ipar Euskal Herriko greba antolakuntzako kideak, Silvia Rugamas etxeko langilea eta Liz Quintana "Trabajadoras no domesticadas" kolektiboko kidea, Irune Irazola eta Santa Meabebazterretxea baserritarrak, Lore Lujanbio greba antolakuntza nazionaleko kidea, Donostiako Egia auzoko zaintza kolektiborako gunea prestatzen ari diren Mikel Aznar eta Eñaut Beloki, Ana Mezo eta Maribel Garai eta Ane Ganboa "Oneka" Euskal emakume pentsiodunen elkarteko kideak, Burtalatako Askatasuna institutuko ikasleak eta Chloe Cruz neska transexuala.

Aztertu ditugu faximoaren gorakada, zaintza lanen banaketan dagoen desoreka, emakume pentsiodunen errealitatea, indarkeria matxista, eta gazteen hausnarketak ere bildu ditugu.

ATALKA:

07 MAR. 2019
Loading...