Uztaritze, Hendaia eta Baionako abertzaleak 2. itzuliari begira
Akordioak erdietsi dituzte Baionan eta Hendaian ezkerreko abertzaleek. Hiriburu lapurtarrean Jean-Claude Iriart buru duen zerrendak lehen aldiz %10eko langa gainditu du eta Hendaian Iker Elizalde buru duen zerrenda Kotte Ezenarro sozialistarenarekin elkartu da Herriko Etxera sartzeko aukera handiekin. Uztaritzen, bertako abertzale eta ezkertiarren zerrendak Alkatetza lor dezake igandean. Info7 irratian hitz egin dute hiru zerrendetako ordezkariekin.
26 MAR. 2014
Loading...




