Ezker abertzalearen Batasuna prozesuaren barruan, iritzi korronte gisa abiatu zuen bere bidea Aralarrek, Julen Madariaga eta Patxi Zabaleta aurpegi ezagunenak zirelarik. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)

Nafarroan izan zuen indar gehien Aralarrek bere hastapenean (2001ean alderdi bilakatu zen) eta bertan, Amaiurren, ospatu zuen bere lehenenego Aberri Eguna. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)

2002ko ekainean egin zuen Aralarrek batzar eratzailea Gasteizen. Patxi Zabaleta hautatu zuen buru. Hortik bi hilabetera helduko zen Batasunaren ilegalizazioa, bien arteko liskarrak eraginez. (Raul BOGAJO / ARGAZKI PRESS)

Bost urte lehenagoko Lizarra-Garaziko Akordioa aldarri nagusi bilakatu zuen Aralarrek hasieran. Irudian, Iruñean eginiko manifestazioa. (Lander F. ARROYABE / ARGAZKI PRESS)

Harreman zaila izan zuten Aralarrek deitzen zuen «ezker abertzale ofiziala» eta alderdi berria garai horietan, 2004ko bilera honen keinuak lekuko. (Raúl BOGAJO / ARGAZKI PRESS)

Ilegalizazio garaian, Nafarroa Bai hautagaitza bultzatu zuen Aralarrek EA, Batzarre eta EAJrekin batera, Uxue Barkos Kongresura eramanez. (Lander F. ARROYABE / ARGAZKI PRESS)

Juan Martin Elexpuru, Aintzane Ezenarro eta «Txillardegi», kanpaina egiten. Azken honek alderdia utziko zuen 2007an, desadostasunak zituelako. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)

EPPKrekin hikamika izan zuen Aralarrek urte horietan. Baina presoen hainbat ekimen ere sustatu zituen; irudian, gose greban zen Iñaki de Juanaren aske uztea esijitzeko elkarretaratzea. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)
EPPKrekin hikamika izan zuen Aralarrek urte horietan. Baina presoen hainbat ekimen ere sustatu zituen; irudian, gose greban zen Iñaki de Juanaren aske uztea exijitzeko elkarretaratzea. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)
UPN Gobernutik ateratzeko gogor ahalegindu zen Aralar, baina 2007ko abuztuan bidea itxi zuen PSOEk. Irudian, Zabaleta PSNko Roberto Jimenezekin gero eginiko bilera (2009an). (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)

2010. urtean, hamarkada ospatzeko agerraldi hau egin zuen Aralarrek Iruñean (irudian Patxi Zabaleta, Aintzane Zabaleta eta Txentxo Jimenez). (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)

Aralarren erizpideak oso nabarmenak ziren 2010ko Gernikako Akordioan. Aieterunzko bidea abian zen; ezker abertzale eta ezkertiarren aliantza ere bai. (Luis JAUREGIALTZO / Argazki PRESS)

2011ean, sortu berri zen Bilduk emaitza itzela lortu zuen, Martin Garitano aldun nagusi bihurtuz. Aralarrekin batzartu zen, sostengua eskatzeko. (Jon URBE / Argazki PRESS)

Hamarkada luzean bi bide ezberdin ibili ostean berrosatu zen ezker abertzalea, bai eta beste hainbat indar. Amaiurren aurkezpenean, Zabaleta pozik. (Raul BOGAJO / ARGAZKI PRESS)

Protagonismo handirik gabe baina gogotsu hartu zuen parte Aralarrek Aieteko Konferentzian. Irudian, Rebeka Ubera LABeko Ainhoa Etxaideren ondoan. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)

2012an, Ficoban akordioa estrategikoa sinatu zuten ezker abertzaleak, Aralarrek, EAk, Alternatibak eta ABk, batasuna endotuz. Irudian, Aralarren ordezkariak. (Jon URBE / Argazki PRESS)

Yolanda Barcinaren aurkako zentsura mozioa bozkatu zen Iruñean 2013an. Ez zen aurrera atera, baina aldaketarako indarrak batu zituen, bidea erraztuz. Txentxo Jimenez irudian. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)

2014ko azaroan eginiko batzarrean, alderdiaren gidaritzaren lekukoa pasa zuen Patxi Zabaletak eta Rebeka Uberak hartu zuen. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)

EH Bildu tresna nahikoa dela iritzita, bere burua desegitea erabaki du Aralarrek azkenik. Irudian, Ubera 2016ko hauteskunde kanpainan hizlari. (Juanan RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Aralarren historia grafikoa

Ia bi hamarkadako bidea egin ondoren, hasierako helburu nagusiak beteta eta etorkizunari begira EH Bildu aukera sendoa dela iritzita, bere burua desegingo du Aralarrek. Larunbatean Iruñean deitu den Kongresuak itxiko du ibilbidea, duela aste batzuk aurreratu zen bezala. Hamazazpi urtetan zehar GARAk argitaratutako irudi esanguratsuz osaturiko erreportaje honek laburbiltzen du Aralarren ekarpena eta bilakaera. Aldagai ugaritan, begi bistan da Euskal Herriko agertoki politiko orokorrak izandako eraldaketarekin nahasten dela alderdiaren historia bera, Aralar batetik horren eragile eta bestetik eragindua izan delarik. Gatazka armatuak baldintzaturiko blokeo itxia zegoen garaian sortu zen indar politikoa eta oso bestelako egoeran esango du agur alderdi gisa.

01 DéC. 2017