Azkena Rock, jendetsua bezain ahaltsua
Azkena Rock-ek egina du bere lekua Europako musika jaldien artean. Aurten, Gasteizko jaialdiak 36.000 pertsona bildu ditu, iazko zifra gaindituta (31.250 izan ziren) eta, antolakuntzatik pozarren egin dute balorazioa: Azkena «rock jaialdi handien multzoan» sartu dela eta «Europako jaialdi garrantzitsuenetakoa» bilakatu dela esan dute.
Helarazitako datuen arabera, ostiralean 17.000 lagun bildu ziren Mendizabalan, eta atzo, berriz, 19.000. Horien artean hainbat familia ikus zitezkeen eta, antolakuntzatik azaldu dutenez, hori seinale ona da belaunaldi berriak erakartze aldera. Azken datu adierazgarri bat: hurrengo urterako salgai jarri diren 3.000 bonoak agortu dira jada.
23 JUIN 2019