
Gero eta jende gehiago dago Ondarruko Aske Gunean. (Aritz LOIOLA)

Hiru alarma izan dira gauean zehar. Jendeak azkar hartzen du zubia. (Aritz LOIOLA)

Goizeko 7.00ak aldera beste alarma bat izan da. (Aritz LOIOLA)

Zubia bere osotasunean hartzen dute ‘turrunek’ jotzen duen aldiro. (Aritz LOIOLA)

Goizeko 7.00etako alarmarekin osatu den zubi harresia. (@iontelleria)

Urtza Alkorta, goizean goiz. (@maitebidarte)

Iurretatik 6-8 furgoneta atera direla zabaldu den bezain laster osatu dute zubi harresia Urtza inguratzeko. (@maitebidarte)

Zubia berehala betetzen dute. (@iontelleria)

Zaintza turnoan egin dituzte goizean goiz. (@maitebidarte)

Gaurko osatu dute egitaraua. (@iontelleria)

Elkarretaratzea egin dute goizean egunero moduan. (@iontelleria)

DJ Bull ere Ondarroan izan da. (@iontelleria)

Karpa handi bat jarri dute Zumardian, euriaz babesteko. (@iontelleria)

Libanon errefuxiatua dagoen palestinar batek hitzaldia eskaini du. (@iontelleria)

Adina ez da muga elkartasunerako. (@iontelleria)

Emakume talde bat arrantzalez jantzita, arratsaldeko kontzentrazioaren zain. (@iontelleria)

Ondarroarrak Alamedan, arrantzalez jantzita eta dantzan. (Aritz LOIOLA)

Urtza Alkorta, arratsaldeko ekitaldian hitza hartu duenean. (Aritz LOIOLA)

Ondarroako zubian egin duten ekimen berezia. (Aritz LOIOLA)

Urtza Alkorta, zubian bildutakoei hizketan. (Aritz LOIOLA)

Ondarroako zubia, elkartasunez gainezka. (Aritz LOIOLA)
Bosgarren eguna Aske Gunean
Bosgarren eguna dute gaur Ondarroako Aske Gunean. Aurreko egunetako tentsio bera izan dute goizaldean, hiru aldiz osatu baitute zubi harresia. 10.30ak aldera ere sei edo zortzi furgona Iurretatik atera direla zabaldu da, baina alarma faltsu bat izan da azkenean. Egunean zehar ekimen ugari antolatu dituzte.
14 MAI 2013




