Donostia jendez lepo giza eskubideak, konponbidea eta bakea aldarri
17/01/2015

Lepo bete da Donostia astelehenean 12 abokaturen eta presoekiko elkartasunez jarduten zuten beste lau herritarren aurka Guardia Zibilak egindako operazioa salatzeko. Aldarria anitza eta bakarra: «Giza eskubideak, konponbidea, bakea». Manifestazioaren amaieran Espainiak ezarritako zurrunbilotik ateratzeko beharra azpimarratu dute. (Jagoba MANTEROLA / Jon URBE / ARGAZKI PRES)