
Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkea, guardia zibilez beteta. (Juan Carlos RUIZ | FOKU)

‘Egunkaria’-ko langileen prentsaurrekoa. (Jon URBE | FOKU)

Bilboko bulegoaren itxiera. (Monika DEL VALLE | FOKU)

‘Egunkaria’-ko kazetariak lanean, hurrengo eguneko ale berezia prestatzen. (Jon URBE | FOKU)

Guardia zibilak, Gasteizko erredakziotik materiala eramaten. (Raúl BOGAJO | FOKU)

Egunkariko arduradunak, alderdi politikoetako, sindikatuetako eta gizarte-eragileetako ordezkariekin bilduta. (Juan Carlos RUIZ | FOKU)

Itxierak ez zuen lortu ‘Egunkaria’-ko kazetariak isilaraztea (Jon URBE | FOKU)

Joseba Alvarez legebiltzarkide independentista, 'Egunero'-ko ale bat ematen PPko Carlos Iturgaizi. (Juanan RUIZ | FOKU)

Elkarretaratzea Martin Ugalde Kultur Parkean. (Jon URBE | FOKU)

Albistea ‘GARA’ egunkaria irakurtzen. Beste itxiera baten ondorio sortu zen hau, lau urte lehenago. (Lander F. ARROYABE | FOKU)

Donostian manifestazio erraldoia, itxiera eta bi egun beranduago. (Andoni CANELLADA | FOKU)

‘Egunkaria’-ko langileak, Donostiako manifestazioan. (Andoni CANELLADA | FOKU)

‘Egin’ eta ‘Egunkaria’-ko ale bana eskutan, Donostiako manifestazioan. (Imanol OTEGI | FOKU)

Itxieraren aurkako pankartak Gasteizko Ogeta pilotalekuan. (Juanan RUIZ | FOKU)

‘Egunkaria’-ko ordezkariak, Juan Jose Ibarretxe lehendakariarekin eta Miren Azkarate sailburuarekin bilduta. (Raúl BOGAJO | FOKU)

Martxelo Otamendi –‘Egunkaria-ko zuzendaria– eta Luis Goia atxilotuei harrera. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Bera Bera eskubaloi taldeko jokalariak, ‘Egunkaria’-ren aldeko pankarta batekin. (Jon URBE | FOKU)

Martxelo Otamendi, hunkituta, tortura gogorrak jasan ondoren. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Torturaren aurkako salaketa Nafarroako Parlamentuan. (Lander F. ARROYABE | FOKU)

Adierazpen askatasunaren aldeko karroza bat Bilboko inauterietan. (Jon HERNAEZ | FOKU)
‘Egunkaria’ren itxiera, hogei urte eta hogei argazki
Hogei urte pasa dira Guardia Zibilak ‘Egunkaria’ itxi zuenetik. Egun haiek utzitako dozenaka argazkietatik hogei aukeratu ditugu gertatutakoa gogoratzeko.
17 FéV. 2023




