
Kiniela formatuan jokatzen dituzte partidak. (Guillaume FAUVEAU)

Pilotari ttiki bakoitzak adi eta ilusioz begiratzen du kantxara, bere aukera itxaroten. (Guillaume FAUVEAU)

Xisterak mahai-gainean prest. (Guillaume FAUVEAU)

7 eta 13 urte bitarteko 300 pilotari batu dira Bidarten. (Guillaume FAUVEAU)

‘Pilotari ttiki’ bat, sake errestorako prest. (Guillaume FAUVEAU)

Familiek eta zesta-eskoletako kideek bete dute Bidarteko ezker pareteko pilotalekua. (Guillaume FAUVEAU)

Xisterari azken ukituak ematen. (Guillaume FAUVEAU)
Ehunka ‘Pilotari ttiki’ elkartu dira Bidarten
‘Pilotari ttiki’ txapelketaren edizio berri bat ospatu da maiatzeko lehen asteburu honetan Bidarten. Aurtengoan, 300 pilotaritik gora elkartu dira, Euskal Herri osokoak, 25 zesta-eskola ezberdin ordezkatuta. Lehiatu, disfrutatu eta ikasteko parada izan dute.
03 MAI 2026




