‘The Recap’ abestirako Kneecap jende artera jeitsi zen.
Kneecap jende artera jeitsi zen ‘The Recap’ abestirako. Zoramena. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Giroa berotu zen, eta nola irlandarrekin.
Giroa berotu zen, eta nola irlandarrekin. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Kneecap taldearen emanaldian Sol Band Gazako taldekoak igo dira oholtzara Kobetamendin.
Kneecap taldearen emanaldian Sol Band Gazako taldekoak igo dira oholtzara Kobetamendin. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Kobetamendin musika eta aldarria, loturik.
Kobetamendin musika eta aldarria, loturik. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Euskal Herrian zeudela argi zuen Kneecap hirukoteak.
Euskal Herrian zegoela argi zuen Kneecap hirukoteak. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Oholtza nagusiaren irudia, ekaitzak gogor jo aurretik.
Oholtza nagusiaren irudia, ekaitzak gogor jo aurretik. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Musikaren zaletasunari dagokionez, ez dago adinik.
Musikaren zaletasunari dagokionez, ez dago adinik. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Euria, haizea, tximista eta trumoiei aurre egiteko prest.
Euria, haizea, tximista eta trumoiei aurre egiteko prest. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Energiaz lepo Amy Taylor, Amyl & The Sniffers talde australiarraren abeslaria.
Energiaz lepo Amy Taylor, Amyl & The Sniffers talde australiarraren abeslaria. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Amyl & The Sniffers taldearen jarraitzaileak, bero.
Amyl & The Sniffers taldearen jarraitzaileak, bero. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Oholtzaren gainean, Carlos Ares galiziarra.
Oholtzaren gainean, Carlos Ares galiziarra. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Saldelcoche taldearen emanaldia. Begirada, tinko.
Saldelcoche taldearen emanaldia. Begirada, tinko. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Erantzuna, behetik ere, tinko.
Erantzuna, behetik ere, tinko. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Ekaitzarekin eta Palestinaren aldeko ‘tsumaniarekin’ busti zen BBK Live jaialdia

Ostiral gauean Bilbon gogor jo zuen ekaitzak eragin zuzena izan zuen BBK Live jaialdiaren gaueko programazioan, euriak, haizeak, tximistek eta trumoien artean, Amaia kantari nafarrak emanaldia hasi eta 20 minututara eten egin behar izan zuelako.

Raye britainiarraren kontzertuaren hasiera atzeratu egin zuen ere, emanaldia minutu batzuetan bertan behera utzi behar izan zuelarik arazo teknikoengatik. Hori bai, behin arazo horiek konponduta, eta erortzen ari zen euripean, Rayek kontzertuari eutsi eta bere ahots moldakorraren indarra erakutsi zuen:  bluesetik pop-arara, soulatik jazz-funka edo dance-ra... bidaia erabat ekleptikoa izan zen.

Dena den, ekaitzak ‘babestu’ zuen Kneecap hip hop hirukote irlandarraren jarduna, bigarren eguneko protagonista handiek. Musikaren doinuez osatutako tsunami bat izango balitz bezala, haien ahotsetan palestinar genozidioaren salaketak irmoa Kobetamendi astindu zuen.

Bigarren egunean, beraz, emakumeen protagonismoa –Amyl & The Sniffers, Jessica Pratt, Sofie Royer...– eta aldarrikapen giroa izan ziren nagusi.

Larunbat honetan, jaialdiaren azken egunean, Kylie Minogue australiarra izango da kartel-buru. Bertan, Carolina Durante, Nathy Peluso eta Damiano David Maneskin rock talde italiarreko abeslariak ‘Funny little fears' bakarkako lehen lana aurkeztuko du.

12 JUIL. 2025