
‘Justizia’ hitza buruan, 150 pertsona batu dira Altsasu eta Iruñea lotu dituen bizikleta martxara. Jaizki FONTANEDA | FOKU

Goiztiar, 9.30etarako Altsasutik abiatzeko prestu agertu dira ekimenarekin bat egin duten 150 pertsonak. Jaizki FONTANEDA | FOKU

Suziriarekin batera abiatu dira Iruñera, bide orok, luzea izanik ere, amaiera izaten duela jakinda. Jaizki FONTANEDA | FOKU

Gogoan bezain beste, soinean ere eraman dituzte aldarrikapenak gehientsuenek. Jaizki FONTANEDA | FOKU

Sakanako zortzi herritatik pasa dira Iruñera iritsi aurretik, eta guztietan egin diete ongietorri beroa. Jaizki FONTANEDA | FOKU

Iruñean, adore ohiuen artean eta ‘Ez da terrorismoa’ aldarripean jaso dituzte gazte espetxeratuen gurasoak. Iñigo URIZ | FOKU

Altsasuko gazte espetxeratuen afixak eraman dituzte manifestazioan zehar. Iñigo URIZ | FOKU

Justiziaz gainera elkartasuna izan da eguneko hitza, Sakanan zein Iruñean dozenaka pertsona aritu baitira bizikleta martxa posible izan zedin lanean. Iñigo URIZ | FOKU

Gazteen afixak izan dira manifestazioko protagonista. Iñigo URIZ | FOKU

Eta guztien artean hitz bat nabarmendu da: justizia, edo Estatu espainoleko justizia eza. Iñigo URIZ | FOKU

Antolakuntzaren arabera, 52.000 pertsona batu dira Amnistia plazan. Iñigo URIZ | FOKU
Elkartasun uholdea, Altsasutik Iruñera
Altsasutik Iruñera, justiziaren aldeko aldarriak hartu du gaur Nafarroa gazte auziperatuak gogoan egin duten bizikleta martxan. 150 pertsona inguruk hartu du parte goizeko lehen orduan Altsasutik abiatu den martxan, eta 52.000 gehiago batu zaizkie arratsaldean Iruñean egin den manifestazioan.
26 OCT. 2019




