
Presoen aldeko bazkaria antolatu zuen Gazte Asanbladak igandean. ©Bob EDME

Elkartasunezko mezuak ikusgai izan dira Patxa plazan. ©Bob EDME

Pertsona andana bat elkartu ziren Bakearen artisauek antolatutako argazki erraldoian. ©Bob EDME

Euskal presoen aldeko ekimenak prestatu zituzten Patxa plazan igandean. ©Bob EDME

Ziganteek bidea ideki zuten. ©Bob EDME

Giro alaia garaile izan da bost egunetan.©Bob EDME

Iruñeko Herriko Etxeko ordezkariak Baionara hurbildu ziren uztailaren 30ean. ©Bob EDME

Azken desfile ofizialaren irudia. ©Bob EDME

Musikak karrikak alaitu ditu bost egunetan zehar. ©Bob EDME

Azken egunean metatutako akidura nabaritzen hasi zen igandean. ©Bob EDME

Baionako besten azken eguna iruditan. ©Bob EDME

Desfileak ikusgai izan dira asteazkenaz geroztik. ©Bob EDME

Larralde-Amulet eta Waltary-Guichandut lehiatu ziren besten Master txapelketaren finalean. ©Bob EDME
"Gaixo ni, besta fini"
Bost eguneko ospakizunei eutsi diete Baionara hurbildu diren bestazaleek. Asteazkenaz geroztik milaka pertsonek animazioetan parte hartu dute. Azken egunean ere, jendetza bildu da Lapurdiko hiriburuan. Besteei agur errateko, hamarnaka ekimen prestatu dituzte. Hala nola, Iruñeko ordezkariei zuzenduriko ekitaldiak, Bake artisauen deialdi "erraldoia", baita besten Master pilota txapelketaren finala ere. Argazkiak: Bob EDME
31 JUIL. 2017



