
Nerea Urbizu (Hamaika Telebista)
KORRIKA KANTUZ KANTU: NEREA URBIZU
Urteak atzera Katamalo taldean ezagutu genuen gehienok Nerea Urbizu musika eta poesia uztartzen, eta azken urteetan Ene Kantak egitasmoan murgilduta dabil buru belarri. 2022ko Korrika kantua egiteko proposamena ilusioz baino kezkati hartu zuen, horrelako kantu berezi batek dakarren erantzukizuna medio. Kantatzeko hiru ahots ezberdin nahi zituen, eta bide horretan, Sustrai Colina bertsolariak egindako letraren gainean emakume belaunaldi ezberdinak bildu nahi izan ditu, Anari Alberdi eta Ane Garcia gonbidatuz abestira. Lekunberriko trenbide zaharrean elkartu gara Nerearekin aurtengo korrika kantuaren inguruko xehetasunak ezagutzeko.
Elkarrizketa osorik, hemen.
31 MAR. 2022

La romería de Kornites reúne a miles de personas en el monte Serantes

Hasi zuen bezain indartsu amaitu du Ernaik 2026ko Gazte Topagunea

Un partido donde no importa el resultado

Gazte bazkari jendetsu batekin, indar betean jarraitzen du Topaguneak Abadiñon

Ehundaka gazte independentista elkartu dira Abadiñon, Gazte Topagueneari hasiera emateko