Inigo Cabacas gogoan, zortzigarren urteurrenean
05/04/2020

2012ko apirilaren 5ean Ertzaintzaren pilotakadak hilzorian utzi zuen Inigo Cabacas Athleticen partida baten ostean, Europa Leagueko finalerdietarako sailkapena ospatzen ari zirenean. Igande iluntze honetan bere irudia proiektatu dute etxebizitzetako hormetan zale zuri-gorria gogora ekartzeko.