Iñigo Muguruzak nahiko zukeen agur festa
18/12/2019

Bilboko Kafe Antzokia leporaino betea zela, astearte gauean taldekide eta lagun izan direnek agur festa hunkigarria eskaini diote zendu berri den Iñigo Muguruzari. Kortatu, Negu Gorriak, Delirium Tremens, Joxe Ripiau eta abar luzea oholtza gainean jarri ditu ekimenak, aspaldiko partez.