«Korsarioen» Donostia irrigarri utzi du Irrikitaldiak
18/08/2019

Donostiako Piraten Aste Nagusiaren bukaera definitzea zaila da, ikustea hobe. Belle Epoque-ko neska ponpoxoak Goia, Gasco eta Semperrekin nahastuta; apezpikua, torero eta guardia zibilekin; enpresari eta turistak... «korsario» guztiak barregarri utzi ditu jada hamalau urtez egin den Irrikitaldiak.