Milaka pertsona autobus gidariekin
09/07/2020

Joan den igandean Philippe Monguillot autobus gidariak Baionan pairatu erasoaren ondotik, Lapurdiko hiriburuan milaka herritar atera ziren karrikara uztailaren 8an. Gidariaren emazte, alaba eta lankideen gibelean, xuriz jantzirik eta isilik egin zuten Balichon eta ospitalearen arteko ibilbidea. Monguillotek heriotza-garun egoeran larri jarraitzen du.