NAIZ Kontzertuak, kulturak atsedenik izan ez dezan
Urtarrilean, osasun egoerarekiko arduraz jokatuz, Hernaniko polikiroldegian ospatzekoak ziren NAIZ Kontzertuak atzeratzeko erabakia hartu zen. Unean iragarri bezala, egoerak onera egin bezain laster berrartu da proiektua, gure musikariekiko eta haien atzean dauden profesionalekiko konpromisoa berretsiz. Ostiraletik igandera bitartean, Skakeitan, Bridade Loco, Des-Kontrol eta Zea Mays-ek kultura eta musika bizirauteko oinarrizkoak zaizkigula erakutsi digute eta dozenaka izan dira kontzertuak bertatik bertara zein kalitatezko streaming bidez jarraitu dituzten zaleak. Kulturak, gaur gaurkoz, ez duelako atsedenik hartu nahi.
28 FéV. 2021