
Jendetza egonagatik ere, lasaia suertatu da entzierroa. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Entzierroa baino ordu batzuk lehenago gerturatzen da jendea tokia hartzera. (Lander ARROYABE/ARGAZKI PRESS)

Adarkadarik ez da izan, nahiz eta gertu izan batzuek. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)

Hesi eta zezenen artean, kateatuta. (Lander ARROYABE/ARGAZKI PRESS)

Hanka eta zezen-buruak, airean. (Lander ARROYABE/ARGAZKI PRESS)

Zezen-adarra, azaletik gertu. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

Zezen aurreratu batek bidea zabaldu dio taldeari. (Lander ARROYABE/ARGAZKI PRESS)

Entzierro garbia izan da igande honetakoa. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)
Puerto de San Lorenzoko debutariak, abiada bizian
Lehenengoz, estreinuz, osatu dute entzierroa Puerto de San Lorenzoko zezenek. Lasterkaldi bizia osatu dute, baita garbia ere; ez da adarkadarik izan. Bi minutu eta 25 segundu pasatxoko denbora osatuta, beti arriskutsu izan ohi den igandeko entzierroa lasaia bilakatu dute debutariek.
09 JUIL. 2017




