Karrika animazioak izan dira ospakizunaren ardatz nagusietako bat.
Karrika animazioak izan dira ospakizunaren ardatz nagusietako bat. (Patxi BELTZAIZ)
Zarpai Banda: 55. urteurrena
Zeruari begira bada ere, Kaneta portuan jende anitz bildu da Zarpai Banderen 55. urteurrrena ospatzeko. (Patxi BELTZAIZ)
Parisko Olinpiar Jokoetako hasierako zeremonian ikusgarria burutu zuen ekipoak hainbat sorkuntza erakutsi zituen Hendaiako portura bertaraturiko jendea liluratuz.
Parisko Olinpiar Jokoetako hasierako zeremonian ikusgarria burutu zuen ekipoak hainbat sorkuntza erakutsi ditu Hendaiako portura bertaraturiko jendea liluratuz. (Patxi BELTZAIZ)
Adin guzietako proposamenak jaso dituzte egitarauan, besteak beste, haurrek ere besta giroan gozatzeko.
Adin guzietako proposamenak jaso dituzte egitarauan, besteak beste, haurrek ere besta giroan gozatzeko. (Patxi BELTZAIZ)
1970. urtean sortu zenetik musika izan da Zarpai elkartearen helburu nagusia. Katea ez dela eten argiki erakutsi dute musikari gazteek.
1970. urtean sortu zenetik musika izan da Zarpai elkartearen helburu nagusia. Katea ez dela eten argiki erakutsi dute musikari gazteek. (Patxi BELTZAIZ)
Itsasoari begirako urtemuga antolatu duen Zarpai Bandak laguntzaile aparta ukan du: Hendaiaka elkartea.
Itsasoari begirako urtemuga antolatu duen Zarpai Bandak laguntzaile aparta ukan du: Hendaiaka elkartea. (Patxi BELTZAIZ)
Ttiri ttara batela Kanetan porturatzeko lanetan, larunbat eguerdian..
Ttiri ttara batela Kanetan porturatzeko lanetan, larunbat eguerdian. (Patxi BELTZAIZ)
Sardinak heldu ziren, finean, portura. Arrantzaleen lana merezitako aitortza jaso zuen.
Sardinak heldu dira, larunbat eguerdian, portura. Arrantzaleen lana merezitako aitortza jaso du. (Patxi BELTZAIZ)
Jende anitz bildu zen arrantzaleen etorrera ospatzeko desfilean.
Jende anitz bildu da arrantzaleen etorrera ospatzeko desfilean. (Patxi BELTZAIZ)
Zarpai Bandaren urtemuga ospatzeko asteburuan ezin ziren beste txarangetan jarduten duten lagunak falta.
Zarpai Bandaren urtemuga ospatzeko asteburuan ezin ziren lagunak falta. Hainbat txaranga heldu dira Hendaiako portuan giroa berotzeko. (Patxi BELTZAIZ)
280 bat bolondres aritu dira Hendaiako Kaneta portuan bestaz gose ziren lagunen gozamenerako.
280 bat bolondres aritu dira Hendaiako Kaneta portuan bestaz gose ziren lagunen gozamenerako. (Patxi BELTZAIZ)
Zuri urdinez igaro den bestaren barnean euskal dantzek bere tokia ukan dute.
Zuri urdinez igaro den bestaren barnean euskal dantzek bere tokia ukan dute. (Patxi BELTZAIZ)
Sardinerak, Hendaiako Kanetan, arrantzaren mundua lehen lerroan emanez.
Sardinerak, Kanetan, arrantzaren mundua lehen lerroan emanez. (Patxi BELTZAIZ)
Zarpai Banda: 55. urtemuga

Oinezkoen eta txirrindularien pasabidea den Kaneta portuak txaranga mitiko baten 55. urtemuga ospatzeko festibala aterpetu du asteburu honetan. Pandemiak eragotzi zuen mende erdiko ospakizuna, baina besta gosea asetzeko moduko programa prestatu du, mendeku hartzeko, Zarpai Bandak. Karrika animazioak, kontzertuak, dantzaldiak, haurrendako jolasak, eta bistan da, jan eta edatekoak, ez dira falta.

Izan ere, Hondarribiara begira dagoen lurmuturrean plantan emandako xapito eta terrazetan jendearen benetako abordatzea hobetsi dute antolatzaileek.

19 JUIL. 2025