
Zazpi euskal hiriburuak hartu ditu igande goiz honetan ‘Zazpi jauziz, herri bat’ ekimenak. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)

Ekimena hasi aurretik bestelako zenbait ekintza ere antolatu dituzte, kantu jira eta kalejirak esaterako, motorrak berotzen joateko. Gasteizen, kantuan aritu dira. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Donostian, ekimena baina ordubete lehenago entseguak egin dituzte Trinitate plazan. (Maialen ANDRES | FOKU)

Puntual bildu da jendea topalekuetara, Iruñeako San Jose Plazara esaterako. (Idoia ZABALETA | FOKU)

Gure Esku ekimeneko zapiak ere ez dira falta izan. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)

12.00etan puntuan hasi dira dantzan, zazpi hiriburuetan batera. Donostian ikurriña baten bueltan egin dute dantza, Plaza Berrian. (Maialen ANDRES | FOKU)

Gasteizen, aldiz, Andra Mari Zuriaren plazan kiribil bat osatuta aritu dira dantzan. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Iruñean giro ederrean aritu dira San Jose Plazan. (Idoia ZABALETA | FOKU)

Baionan, Askatasunaren plazan aritu dira dantzan. (Patxi BELTZAIZ)

Hiriburu guztietan txistulariek jo dute ‘Zazpi jauzi’ kantua, eta zenbait lekutan, Baiona kasu, bestelako musikariak ere izan dituzte lagun. (Patxi BELTZAIZ)

‘Zazpi jauzi’ dantzatu ostean Gure Eskuren komunkatua irakurri da hiriburu guztietan. (Idoia ZABALETA | FOKU)

Ekitaldietan, burujabetzaren bidean eman beharreko urratsak zerrendatu dituzte. (Oskar MATXIN EDESA)

Bilbon egin dute prentsaren aurreko agerraldia, Josu Etxaburu bozeramailearen ahotsean. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)

Ekimena erromeria batekin amaitu da zenbait hiriburutan, Bilbon esaterako. (Oskar MATXIN EDESA)

Donostian ere, eskutik helduta eta dantzan aritu dira ekimenaren ostean. (Maialen ANDRES | FOKU)

Azken batean, mezua argia izan da: etorkizuna gure esku dago. (Oskar MATXIN EDESA)
‘Zazpi jauzi’ burujabetzaren bidean
Zazpi euskal hiriburuak taupada berean bildu dira igande goiz honetan Gure Eskuk deitutako ‘Zazpi jauzi, herri bat’ ekimenean. Mauletik Iruñera, ehunka herritarrek egin dute bat egitasmoarekin burujabetzaren bidean urrats berri bat emateko garaia badela aldarrikatzeko.
25 OCT. 2026

Ura Bere Bideanek borborka utzi du Bizkaia Arena

Duras cargas de la Ertzaintza en Gasteiz para ejecutar un desahucio

Forte mobilisation pour la justice sociale à Bayonne : les manifestants bloquent l'autoroute

El Estado francés planta cara al encarecimiento

El Estado francés planta cara al encarecimiento