Zurriolako oholtza inauguratzearen arduraduna, baina, Laura Pergolizzi, LP izenez ezaguna, izan da.
Zurriolako oholtza inauguratzearen arduraduna Laura Pergolizzi, LP izenez ezaguna, izan da. (Jon URBE | FOKU)
New Yorkeko kantari ez-binarioa ‘All Is Not Lost’ biran murgilduta dago, baita ‘Lost on You’ bere arrakasta handiaren 10. urteurrena ospatzen ere.
New Yorkeko kantari ez-binarioa ‘All Is Not Lost’ biran murgilduta dago, baita ‘Lost on You’ bere arrakasta handiaren 10. urteurrena ospatzen ere. (Jon URBE | FOKU)
ETS arabarrak izan dira edizio honetan Zurriolako hondartzako kontzertuak ixtearen arduradunak. Eta, lehen aldiz, pantaila erraldoi baten bidez jarraitu ahal izan da kontzertua.
ETS arabarrak izan dira edizio honetan Zurriolako hondartzako kontzertuak ixtearen arduradunak. Eta, lehen aldiz, pantaila erraldoi baten bidez jarraitu ahal izan da kontzertua. (Jon URBE | FOKU)
Iñigo Etxezarreta eskertua agertu da Zurriolan batu den jende mordoaren aurrean.
Iñigo Etxezarreta eskertua agertu da Zurriolan batu den jende mordoaren aurrean. (Jon URBE | FOKU)
Izan ere, ohi bezala, hondartza zein Kursaaleko terrazak hartu dituzte zaletuek.
Izan ere, ohi bezala, hondartza zein Kursaaleko terrazak hartu dituzte zaletuek. (Jon URBE | FOKU)
Aurretik, Kursaaleko terrazak izan dira protagonista, Marco Mezquida piano-jolearen eta Lisa Ono kantariaren proposamenak hartuz.
Aurretik, Kursaaleko terrazak izan dira protagonista, Marco Mezquida piano-jolearen eta Lisa Ono kantariaren proposamenak hartuz. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Marco Mezquida menorcarraren hirukoak festa giroa ekarri du terrazara.
Marco Mezquida menorcarraren hirukoak festa giroa ekarri du terrazara. (Jagoba MANTEROLA)
Lisa Ono japoniar-brasildarrak, aldiz, bossa novaren freskotasuna.
Lisa Ono japoniar-brasildarrak, aldiz, bossa novaren freskotasuna. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Eserlekuak erraz bete dira arratsaldeko lehen saio horietan.
Eserlekuak erraz bete dira arratsaldeko lehen saio horietan. (Jagoba MANTEROLA)
Jaialdia irekitzearen arduraduna, baina, Carmen Lundy eta bere ahots ahaltsua izan dira.
Jaialdia irekitzearen arduraduna, baina, Carmen Lundy eta bere ahots ahaltsua izan dira. (Jagoba MANTEROLA)
Kursaaleko areto nagusian erakustadi bikaina eskaini du estatubatuarrak.
Kursaaleko areto nagusian erakustadi bikaina eskaini du estatubatuarrak. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Donostiako Jazzaldia indartsu hasi da ETS eta LPrekin

Carmen Lundy izan da Donostiako Jazzaldia irekitzearen arduraduna, goizean prentsaurrekoarekin eta arratsaldean, Kursaalen, 61. edizio honetako lehen kontzertuarekin. Kanpoko terrazetan, Lisa Ono japoniar-brasildarraren bossa novak eta Marco Mezquida piano-jolearen hirukoak eman diote segida eta Zurriolako hondartzako oholtzari su eman diote LP eta ETS arabarrek. Lehen egunerako, menu oparoa.

23 JUIL. 2026