Ainhoa Artolazabal [18. etapa] «Quintana bere saltsan, Bernal indartsu»

Gaurko Tourreko etaparen balorazioa Ainhoa Artolazabal txirrindulari ohiak egin du. Sailkapen orokorrean beste mugimendu batzuk egonen zirela uste zuela aitortu du. Hitz ederrak izan ditu  Egan Bernalentzat: «agian, uste genuen lehenago joko zuela. Baina, 30 segundu atera ditu, besteei erakutsi die ondo dagoela, indartsu». Nairo Quintanari buruz galdetuta, Artolazabalek nabarmendu du Movistar taldeari etekina atera diola kolonbiarrak, batzuetan sailkapeneko 5. postu bat egin baino, garrantzia handiagoa duelako etapa bat irabazteak. 

 

 

25 JUIL. 2019