Beñat Insunza, zientzia ikaslea

Beñat Insunza 19 urteko bilbotarra herrialdez herrialde eraman du zientziak. Orain San Frantziskon, Silicon Valleyn, dago Gabonak arte, Mondragon Unibertsitatean ikasten ari den LEINN graduko bidaia batean. Winn izeneko enpresa sortu dute 11 taldekideek. Bi hilabetez AEBetara aldatu dute lantokia. Estatu espainoleko zenbait enpresa eta startup-ei merkatua bilatzen eta gauzak egiten laguntzen ari dira. «Gustatzen zaigun edozer egiten dugu, ez dugu mugarik», adierazi du.

26 NOV. 2015