Besoak gora Giroan azken itzuli bat falta zela konturatu gabe

Batean eta bestean hamaika aldiz ikusiko dugun irudia eskaini du gaur Luka Pibernik txirrindulariak Italiako Giroan. Helmuga ikusi eta erasoa jo du esloveniarrak, tropela gertuan zuen baina tartea egitea lortu du, azken marra pasa eta eskuak gora. Kanpaia entzun zitekeen, ordea, helmugan, Messinako hiriko zirkuituan beste buelta bat eman behar zutela gogoraraziz. Gutxi iraun dio pozak Piberniki. Modu honetan bizi izan dute momentua EiTBn Xabier Usabiagak eta Fermin Aramendik. 

10 MAI 2017