Esperientzia Gelak: jubilatu ondoren unibertsitatera

Ikasteko ez dago adinik. Esatea gauza bat da, eta egitea beste bat. Bada egiten ari dira, egunero goizeko bederatzietan ikasgelara sartuz, 55 urtetik gorako ia hirurehun gipuzkoar. EHUren Esperientzia Gelak izenekoetan lau urteko ikasketak burutzen ari dira, Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua eskuratzeko. Hego Euskal Herri osoko hiriburuetan daukate aukera bera erretiratuek, eta baliatzen ari dira, norberaren kultur ondarea handitzeko eta intelektualki aktiboak mantentzeko. NAIZek Donostiako campusean ezagutu du egitasmoa bertatik bertara.

20 NOV. 2015