Giro paregabea Seguran Iparra-Hegoa kultur ekitaldiari hasiera emateko

Atzo hasi eta igandera arte XXIV. Iparra-Hegoa kultur ekitaldia izango dute Seguran. Arzallus eta Egaña bertsolariak, eta Kuxkuxtu txaranga, ibili ziren atzo kaleak girotzen, herri-afariaren aurretik. Baionako Etxepare Lizeoko ikasleak Goierriko herri honetara etorri dira egunotan, eta inguruko errealitate sozial eta ekonomikoa ezagutzen ari dira bertatik bertara.

29 MAR. 2019