Gordailua, 60.000 piezako ondare erraldoia

Dena da handia Gordailuan: eraikina, gordetako pieza kopurua, eta bertako langileen gogoa. Gipuzkoako ondare etnografikoaren eta artistikoaren biltegia da Gordailua, Foru Aldundiak eta San Telmo museoak urtetan bildutako piezen gordailua. Badira hemen Zuloagaren margoak eta badira traktoreak, baita kutxak eta argizaiolak ere. Objektu hauek guztiak nola zaintzen dituzte –eta zaharberritzen, beharrezkoa denean– ikusi du NAIZek eraikinean barrena egindako bisitan.

26 FéV. 2014