‘Ibiltarien doinua’, Izan Bidea dinamikaren abestia

Amets Arzallusen hitzekin, Euskal Herriko musika panoramako hainbat ahots bildu ditu Sarek Izan Bidea dinamikaren ‘Ibiltarien doinua’ abestian: Ines Osinaga, Alex Sardui, Xabi Solano, Eñaut Elorrieta, Brigi Duque, Juantxo Arakama, Maider Ansa eta Skabidean taldeko Idoia Tapia, Lorena Aisa eta Claudia Rodriguez.