Lazkaoko Beneditarren altxor grafikoa, erakusgai

Euskal Herriko eta Estatu espainiarreko historian berebiziko garrantzia izan zuten 1976-1980 urteek. Franco diktadorea hil berria zen, Erreforma deituriko prozesua hasi zen, Konstituzioa idatzi, lehenengo hauteskundeak deitu... orduan jarri ziren gaur egun bizi dugun testuinguru politikoaren zutabeak. Eta ordutik datoz gaur egun pairatzen ditugun arazo asko. Urte haiek nola bizi izan ziren jakiteko tresna paregabea dira kartelak, pegatinak eta panfletoak, eta horietako mordoa jarri du ikusgai Lazkaoko Beneditarren Zentroak. Bertan izan da NAIZ.

09 NOV. 2015