Udalerri euskaldunetako gaztetxoentzako udalekuak antolatu ditu UEMAk

Udalerri euskaldunetako gaztetxoak elkarrekin udaleku batzuetan biltzeko proposamena egin du Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Hezkuntzan ari dira pausoak ematen azken urteetan, arnasguneei buruzko hezkuntza proiektuarekin, eta hezkuntza arautuaren mugetatik kanpo ere hasi nahi dute, horregatik antolatu dute udako astebeteko egonaldia.

26 MAR. 2018