'Zein erraza', En Tol Sarmiento

ETS taldearen lan berria da 'Zein erraza'. Mutrikuko AME estudioan grabatu du abestia Axular Arizmendik. ETS taldeak jai giroko rock indartsu eta alaiari rapa edo tarte lasaiak erantsi dizkio. Uda kantuz pasatzeko abestia egin du ETS taldeak. Bideoklipa Taom produktorak zuzendu du Antonio Garridoren gidoiarekin. Parte hartu duten aktoreak: Askoa Uriarte Fernandez de Olano, Eric Ruiz de Loizaga Arroniz, Enare Martín Iñurrieta eta Iker Ortiz de Zarate.

31 MAI 2018